Sagastian sagarra, sagarretik sagardoa

Sagar biltzen, euripean

Alkizako Kultur Etxean egindako erakusketa, 2011ko irailaren 9, 10 eta 11n.

Argazkiak ikusteko, egin klik hemen (edo hemen, Flash gabe ikusteko).

Sagastian sagarra, sagarretik sagardoa... Aspaldidanik ezagutzen dugu Euskal Herrian sagarrondoa, ukaezina da sagardoak gurean duen eta izan duen garrantzia.

Itxurain, Alkiza uztartzen elkarteak bultzatutako laugarren proiektua sagarraren eta sagardoaren inguruan gauzatu zen, 2010eko urrian. Eguraldiak batere lagundu ez bazuen ere, talde polita bildu zen, bai sagarrak biltzera joateko eta bai, biharamunean, herriko plazan jarri zen tolarean sagarra jo eta sagardoa egiteko ere. Horren inguruan, noski, festa txiki bat egin zen herrian: parrillan erretako haragia, taloak, muztio berria... Prozesu hori guztia argazkitan jasotzeaz gain, sagarrondoen urteko zikloa ere erakutsi nahi izan zen erakusketan. Sagardoa egiteari dagokionez, Alkizan urtero sagardoa egiten den baserrietan eta Ezkio-Itsasoko Igartubeitin hartutako argazkiekin osatu zen argazki bilduma.

Sagar pila, Garmendiko sagastian

Handiago ikusteko, egin klik --bakarra-- beheko irudi hauetako baten gainean.

  • Sagar lorea I

  • Sagar lorea III

  • Sagar lorea II

  • Sagarrak, uda betean

  • Sagarrondoak eta Ernio mendia

  • Sagarrondoa, errepide ondoan

  • Sagar pila, Garmendiko sagastian

  • Sagar zakuak, Berandoainen

  • Sagar biltzen, Berandoainen I

  • Sagar biltzen, Berandoainen II

  • Sagar biltzen, Berandoainen III

  • Sagar biltzen, euripean

  • Sagar biltzen, Aretan

  • Sagar-biltzaileak, Aretan

  • Alkiza

  • Pats pila

  • Sagarrak otarrean

  • Sagarrak otarrera!

  • Adar astintzen

  • Astoa kargatzen

  • Sagar otarrea

  • Astoa zamaturik

  • Onintza

  • Otarreak

  • Sagarra jotzen, Alkizako plazan

  • Talogilea

  • Talo goxoa!

  • Horrela, horrela!

  • Muztioa I

  • Berriketan

  • Tolarea prestatzen

  • Muztioa II

  • Tolarea estutzen I

  • Edateko ordua

  • Tolarea estutzen II

  • Soinu-jotzailea

  • Haragia parrillan

  • Sagarra jotzen, Igartubeitin

  • Igartubeitiko tolarea

  • Muztioa, Igartubeitiko tolarean

  • Sagardoa egiten, Bentzalaga Txikian

  • Alanbikea

  • Bentzalaga Txikiko upategia

  • Sagardotegian

  • Etxesagasti

  • Altzorbe