Berrikuntzak blogean

Kaixo, irakurle:

Aldaketa txiki batzuk egin ditut blogean. Batetik, sarreren artean nabigatzeko errazago jarri, hilabeteka antolatutako artxiboa gehituz. Horretaz gain, testuetan bilaketak egiteko kutxa ere badago orain. Biak ala biak orriaren behealdean dituzu.

Azkenik, blogaren harpidetza egiteko modua ezarri dut. Beraz, blogoeta berririk dagoen ikusteko noizik eta behin sartzen ibili gabe, badaukazu, nahi izanez gero, posta helbidea ematea, eta, hartara, mezua jasoko zenuke zerbait argitaratzen den bakoitzean. Horretarako, idatzi zure email helbidea beheko Harpidetza ataleko koadroan.

Eskerrik asko, eta ondo izan.

X.