Argazki erakusketa Informatika Fakultatean: azaroaren 10etik abenduaren 22ra arte

Donostiako Informatika Fakultateak 40 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko ekitaldien artean argazki erakusketa bat egingo dut bertan.

Erakusketan, 2016an Amerikan zehar egindako bidaian ateratako argazkien lagin txiki bat aurkeztuko dut: 56 irudi, zuri-beltzean batzuk, koloretan gehienak. Hona hemen xehetasunak:

Izenburua: Solstiziotik solstiziora, Amerikan barrena
Lekua: Informatika Fakultatearen ataria (UPV/EHUko campusa, Donostia)
Datak: Azaroaren 10etik abenduaren 22ra arte (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara)
Inaugurazioa: 2017-11-10, 12:30

Gonbidatuta zaude, irakurle.

Latinoamerika. Valparaíso (Txile).
Latinoamerika. Valparaíso (Txile).

Argazkiok webean ikusteko, jo hona.