Nous investissons pour votre mobilité

Zuek inbertitzen duzue, beraz, gure mugikortasunerako… bejondeizuela!

Nor zarete, ba, zuek? Gu nor garen ondo dakit… baina nor zarete, ba, zuek?

Zuek inbertitzen duzue: dirua zuena ote? Gure mugikortasunerako: zuek ez ote zarete, ba, gu bezalaxe mugitzen?

Ez ahal da, ba, alderantziz izango, behinik behin; alegia, geuk inbertitzen dugula zuek “mugi” zaitezten!

Zuek eta gu, gu eta zuek. Noiz ikasiko duzue ez dagoela “gu” eta “zuek”, ez eta “zuek” eta “gu” ere… “Gu” baino ez garela?

Oharra: Nous investissons pour votre mobilité: Zuen mugikortasunerako inbertitzen dugu. Frantziako errepideetan, lanak-eta egiten ari diren guneetan, maiz irakurtzen ahal den leloa.