Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte

Zilegi bekit autoaipua: Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Esaldi horrek ematen zion hasiera, duela zazpi urte argitaratutako Deception Island errelatoari (Alberdania, 2010).

Harreman baten amaierari zegokion esaldia narrazio hartan, Kataluniako procés-ari dagokio oraingo honetan: procés-a bera sentitu du, nonbait, amaitua, Kataluniako presidente Puigdemontek, atzo zabaldu ziren mezuen arabera: Això s’ha acabat esan dio mezu batean, berarekin batera Bruselan atzerriratua den Toni Comín gobernukideari. Amaitua sentitu du prozesua presidenteak, akabatua; barru-barruan sentitu ere: Els nostres ens han sacrificat, almenys a mi, jarraitu du.

Egun tristeak bizi ditu Kataluniak, eta berarekin baita harengan gure ilusioen parte bat jarri genuenok ere. Baina, Puigdemontek bere mezuei amaiera emateko erabili ohi duen formularen bidez esateko, aurrera esanez bukatuko dut neuk ere: aurrera, seguim!