Excusatio non petita

Espainiako Gobernuak Terrorismoa Espainian izenburua duen unitate didaktikoa aurkeztu berri du, gaztetxoek eskoletan ezagutu eta ikas dezaten Espainian «terrorismoaren» jarduna nolakoa izan den azken hamarkadetan, eta bai haren kontra Estatuak nola borrokatu duen ere.

Unitate didaktikoan ETAren jarduna azaltzen da, besteak beste –eta batez ere–. GALena ere aipatzen den arren, haren izena ez omen da ageri «talde terrorista nagusien» zerrendan. Espainiako Poliziak ETAren kontra egindako borroka aipatzen denean, berriz, hura «legea errespetatuz» egin zela esaten da.

Esplikatu beharra ote dago, bada, Polizia lege barruan aritzen dela beti?