Heriotza, aipatu ere nahi ez dugun zer hori

Heriotzari buruzko erakusketa. San Telmo Museoa, Donostia.
Heriotzari buruzko erakusketa. San Telmo Museoa, Donostia.

Bikaina, benetan, Donostiako San Telmo Museoan martxoaren 13tik maiatzaren 26raino ikusgai dagoen erakusketa.

Sarrera ematen dion ipuin ederretik hasita –bizitza ala heriotza, zein ote biotan zaharrago?–, aipatu ere nahi ez dugun baina hortxe –aurre-aurrean– dugun hori aurkezten zaigu mintzagai dugun erakusketan, ikuspegi anitzetik aurkeztu ere.

Heriotzari buruz hitz egitea ez dela erraza aitortzen da hasiera-hasieratik; baina, hala ere, heriotzari buruz hitz egitera –eta hausnartzera– egiten zaigu gonbit. Izan ere, zer dugu humanoagoa heriotza baino, zer ezinbestekoago, bizitza bera eta haren azken zentzua ulertzeko, heriotza baino?

Heriotzaren tabua, errituak, desakralizazioa; erlijioa eta heriotza; heriotza ikuspuntu pertsonaletik nahiz sozialetik; hiltzea eta buru-hiltzea; heriotza lagundua, eutanasia; artea eta heriotza; betierekotasuna; zientzia eta hilezkortasuna… Gai asko, ondo aurkeztuak, eta, erakusketa aurkezten zaigunean agindu bezala, gogoeta egitera bultzatzen gaituztenak.

Ez galdu!