Gu ere mundua ginen

Zinez uste izan genuen ez ginela lehengoak bezalakoak izango.

Denbora luzez, besteri leporatu genion lehengoen jokabide berdintsua, gauza askotan.

Azkenean, baina, geu ere haiek bezalakoxeak ginela aitortu behar izan genuen, ezer gutxitan egin genuela aurrera.