Igartubeiti dantzan: erakusketa, gaurtik aurrera ikusgai

Argazki erakusketa berria, gaurtik aurrera eta irailaren 30era arte, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan.

Gari Otamendi dantzaria, inaugurazioan
Gari Otamendi dantzaria, inaugurazioan

Atzo inauguratu zen erakusketa honetan, Dantza pelikula Igartubeitin filmatzen ari zela egindako argazkien aukera bat aurkezten dut; horrekin batera, filmerako diseinatu eta baserriko eszenetan dantzariek erabilitako jantziak eta atrezzoko objektu zenbait aurkezten ditu Koldobika Jauregi eskultoreak.

Argazki hauetako gutxi batzuk Dantza-ren inguruan egindako erakusketa orokorrean (Kameren aurrean dantzari) ere bazeuden, baina gehienak orain arte argitara eman gabeak dira, eta Igartubeitiko making of-eko zenbait irudirekin batera aurkezten ditut oraingoan.

Erakusketako argazki bat, baserrian.
Erakusketako argazki bat, baserrian.

Informazio gehiago, webgunean.