Kameren aurrean dantzari: udako erakusketa Bertizen

Irakurleak uxatzeko beldurrez bada ere, Erakusketaren (bai, letra larriz idazten hasi beharko: a zer martxa daraman, urtarrilean Donostian hasi, eta orain arte eten gabe!) berri ematera nator berriz ere: Kameren aurrean dantzari Bertizko Jauregian inauguratu zen joan den ostegunean, uztailak 4, eta abuztuaren azken igandera arte egongo da bertan ikusgai. Bertizera bisitan joateko aitzakia gutxi behar da, egia esateko, parajea zoragarria baita, eta udan handik pasatuko diren askok eta askok ikusiko dituzte argazkiak, hala espero dut.

Zarautzen eta Tolosan jarritako ale berberek osatzen dute erakusketaren edizio hau (17 argazki markoztatu, tamaina handiagoko 6 argazki, paperean muntatuak, eta filmaren making of-eko beste 15 argazki, Dibond panel batean muntatuak), eta Nafarroako Gobernuaren Kultur programaren barruan kokatzen da.

Hona hemen muntaiaren, aretoaren eta inaugurazioaren argazki batzuk:

Erakusketa muntatzen Bertizen
Erakusketa muntatzen Bertizen
Erakusketa aretoa (Bertizko Jauregia)
Erakusketa aretoa (Bertizko Jauregia)
Erakusketa aretoa (Bertizko Jauregia)
Erakusketa aretoa (Bertizko Jauregia)
Iruñeko Duguna taldeko dantzariak, erakusketaren inaugurazioan
Iruñeko Duguna taldeko dantzariak, erakusketaren inaugurazioan
Juan Antonio Urbeltz hizketan, inaugurazio ondorengo bisita gidatuan
Juan Antonio Urbeltz hizketan, inaugurazio ondorengo bisita gidatuan