Kameren aurrean dantzari, orain Lapurdin

Dantza filma iritsi da, azkenik, Iparraldera –Espainiaren eta Frantziaren arteko muga hori gainditzen 9 hilabete baino gehiago eman ditu, haurdunaldi luze baten pare–, eta harekin batera argazki erakusketa ere Baionara eta Miarritzera iritsi da.

Baionako L'Atalante-ko erakusketaren afitxa.
Baionako L’Atalante-ko erakusketaren afitxa.

Filma, Iparraldeko zinema aretoetan ez ezik, Parisen, Tolosan eta Montpellier-en ere emango dute (aurreemanaldi batzuk izan dira, baina bihar, irailak 4, da estreinaldion data ofiziala).

Argazkiak, berriz, Baionan, L’Atalante zineman egongo dira ikusgai, abuztuaren 28tik irailaren 30era arte; eta Miarritzen irailaren 3tik 15era, Gare du Midi-ko antzokiaren atarian, Maitaldia / Le Temps d’Aimer la Danse nazioarteko dantza jaialdiarekin bat eginez.

Hona hemen, goizean muntatu berri dugun azken erakusketa horretako argazki batzuk:

Erakusketa Miarritzeko Gare du Midi-n.

Erakusketa Miarritzeko Gare du Midi-n.

Erakusketa Miarritzeko Gare du Midi-n.