Leihotik begira

“Konfinamendu garaiko divertimento bat” azpititulatu dut muntaia audiobisual hau (4 min 40 s). Bertan bildu ditut, Ravel ziburutarraren boleroaren erritmoan, itxialdiaren lehen berrogeitamarraldian leiho batetik eta egunez egun egindako argazkiak, batetik, eta maiatzaren bosteko egunsentian egindako timelapsea, bestetik. Hasieran eta bukaeran testu labur batzuk ere badira. Ea gustukoa duzuen.