Norbere munduaren amaiera

Mantso-mantso dator andrea, espaloi orain zabalagotik, makulua lagun. Makina bat aldiz egin du gora eta behera kale honetan barrena, dela ogi bila, dela egunkariak erostera, dela bilobak eskolara eramatera edo…

Heriotza, aipatu ere nahi ez dugun zer hori

Bikaina, benetan, Donostiako San Telmo Museoan martxoaren 13tik maiatzaren 26raino ikusgai dagoen erakusketa. Sarrera ematen dion ipuin ederretik hasita –bizitza ala heriotza, zein ote biotan zaharrago?–, aipatu ere nahi ez…

Azken-aurreko bihurgunea

Gizajo hark ez zekien azken-aurreko bihurgunea ez zela izango aste eta hilabete luzez aurreikusi zuena bezalakoa; ez zekien, ez, hainbestetan irudikatutako bihurgune hori uste baino lehenago topatuko zuela, supituki, mantso-mantso…

Si atzo ondo zegoen!

Hamaika urteko haurraren buruan, zer ote da heriotza? Zer ote da orain arte ingurutik inor asko joan ez zaionak barruan sentitzen duena, inor hori ez duela gehiago ikusiko estreinakoz ikasten…

Beste ezpal bat

Ostatuan egin duzue topo, kafea hartu berria hintzen. Aldamenean jarri zaik, eta egunerokoa eskatu ziok tabernariari: kafea eta kopa, koƱaka. Berriketan hasi nahi zuela sumatu diok. Erretiratu haizela, ezta? bota…