Hemen dira amilotxak berriz ere!

Kukua oraindik ez, baina hemen da amilotxa berriz ere! Gaur goizean hor zebilen, goiz asko, beltxalearen adarrean ipinitako habia kaxan miaka: zurezko etxetxoa errentan hartzekotan, nonbait, iazko prezio eta baldintzetan…

Udaberria, bedatsea, udalehena, primadera

Hemen da udaberria –uda berria–, haren zantzuak badira behintzat: egunak luzeago, txoriak kantariago, natura –eta gu– biziago… Baina kukua ez da etorri, neuk behintzat ez dut oraindik sumatu. Hura gabe…