Ikiliko txondorra
- Argazkiak eta testua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Argitaratzailea: Ur Mara Elkartea. Alkiza (Gipuzkoa), 2010.
- Hizkuntza: Euskara
- Azal gogorrak, 84 orrialde
- Neurriak: 297 x 240 mm
- ISBN: 978-84-614-1180-1
- Lege gordailua: SS-768-2010
Liburu zati bat barrutik ikusi nahi baduzu, egin klik --bakarra-- irudiaren gainean.
Eta gai honi buruzko argazki gehiago ikusi nahi baduzu, egin klik hemen
Ikazkinik ez da gehiago ikusiko euskal herrietako mendietan... argazkitarako ez bada. Liburu honetakoa duzu horren adibide.
Argazkiok 2009an eginak dira, Gipuzkoako Alkizan, Ikilisagasti baserriaren ondoan gehienak. Itxurain, Alkiza uztartzen-en ekimenez, ikatz txondor koskor bat jaso zen bertan maiatzean. Astebete eman zuen pizturik.
Badira oraindik gure herrietan ikazkin trebeak, txondor bat egin, piztu eta egunetan ketan iraunarazten ederki dakitenak, baina, beste hainbat lanbide bezalaxe, ikazkintza ere joan den mendean desagertutako jardueren zerrendan geratuko da historia liburuetan. Balioko ahal dute argazkiok, lanbide horiek --eta bizimodu hura, nolabait-- erabat atzenduta gera ez daitezen.
Salgai, Alkizako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. elkartean, herriko tabernetan eta honako liburu-denda hauetan:
Alaska
Alaska (artzubidaiak 2)
- Argazkiak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Argitaratzailea: Autoedizioa (Blurb, 2020).
- Hizkuntza: Euskara.
- 121 argazki, koloretan eta zuri-beltzean.
- Azal gogorrak (gaineko azalarekin); 150 orrialde, 148 g/m2-ko paper iztukatua.
- Neurriak: 320 x 275 mm.
Liburua barrutik ikusi nahi baduzu, egin klik --bakarra-- irudiaren gainean. Eta eskuratzeko interesik izanez gero, jarri harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Alaskan, 2019ko uztailaren 9tik abuztuaren 8rako bidaian egindako argazkiekin osatutako liburua.
Lanzarote
Lanzarote (artzubidaiak 1)
- Argazkiak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Argitaratzailea: Autoedizioa (Blurb, 2019).
- Hizkuntza: Euskara.
- 66 argazki, koloretan eta zuri-beltzean.
- Azal gogorrak (gaineko azalarekin); 84 orrialde, 148 g/m2-ko paper iztukatugabea.
- Neurriak: 320 x 275 mm.
Liburua barrutik ikusi nahi baduzu, egin klik --bakarra-- irudiaren gainean. Eta eskuratzeko interesik izanez gero, jarri harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Lanzarote beltza, suzkoa, koloretsua… Afrikan, ozeanoaren erdian. Hondartzak, itsasoa, zerua; haizea, paisaia etengabe eraldatzen duen haizea; Geriako lur beltzeko mahastiak arratseko argiaren kontrastepean; Timanfayako lur goriak, oraino ketan; etxeen zuria, labaz estalitako malpaís-eko itsasargi; kaktusak eta harkaitz bolkanikoen testura latzak; uharteari César Manriquek emandako eite desberdina; Saramagoren lantokia; Punta Mujeres-eko emakumeak kirolean, gizona arrantzan denbora-pasa… Lanzarote fotogenikoa, hegoaldeko Islandia txikia Atlantiko epelagoan.
Liburu honetako argazkiak 2019ko apirilaren 20tik 28ra Lanzaroten eginiko egonaldi laburrean ateratakoak dira.
Txerri festa beheko plazan
Txerri festa beheko plazan
- Argazkiak eta testua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Argitaratzailea: Autoedizioa (Blurb, 2012).
- Hizkuntza: Euskara.
- 72 argazki, koloretan eta zuri-beltzean.
- Azal gogorrak; 80 orrialde, paper iztukatua.
- Neurriak: 320 x 275 mm.
Liburua barrutik ikusi nahi baduzu, egin klik --bakarra-- irudiaren gainean. Eta eskuratzeko interesik izanez gero, jarri harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Alkizan 2008ko azaroan egindako txerri festaren erreportajea.
Lolo: paparreko orratzak
Lolo, paparreko orratzak (2010/11 denboraldiko katalogoa)
- Diseinua eta ekoizpena: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Argazkiak eta katalogoaren maketazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- 20 orrialde
- Neurriak: 148,5 x 105 mm
Katalogoaren edukia ikusi nahi baduzu, egin klik --bakarra-- irudiaren gainean.
Loloak erabat originalak dira, feltroz eta bestelako oihalez eskuz eginak, 8-11 cm altu. Edozein jantziren gainean jarri, eta dotorezia puntu bat emango dizute. Jarri lolo bat zure berokian!
Egilearekin harremanetan jartzeko:
- Telefonoa: 645732256
- Email-a: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.