Page 6 - Txerri festa beheko plazan
P. 6
Udazkenaren hondarrean izan ohi da txerria hiltzeko garaia
gure baserrietan, basoak eta garoak gorritu, eta hostoa
erortzen ari denean. Hego haizea baino, neguaren hurbila
salatzen duen goiz fresko horietako bat izaten zen aukerakoa,
gainera, garai batean; gaur egun, jakiak-eta gordetzeko
ditugun baliabideak direla-eta, giroari horrenbesteko
garrantzia ematen ez bazaio ere. Lehen, sekulako festa eguna
izaten zen etxeko txerria hiltzeko aukeratutakoa; festa ez
ezik, lana ere bai galanki, jakina, berrogeita zortzi orduan egin
behar baita egin beharreko guztia: aldez aurreko prestalanak,
txerria hiltzea bera, garbitu, txikitu, txorizoak, odolkiak eta
abar egin, haragia gatzetan jarri... Familia osoa elkartzeko
aitzakia bat izaten zen, nola ez, baina ez familia bakarrik,
auzolanetik ere bai baitzuen jardun honek: azkenean, gainera,
parte hartzen zuenak segurtatuak zituen txermoniak, hildako
aberearen puskaren bat edo beste aldean eramango zuen-eta
etxerakoan.