Page 79 - Txerri festa beheko plazan
P. 79

77











                                                                                   Txerriaren koplak




                                               Egun handia San Martin                          Zein kontu kuriosoa,
                                               ta San Tomas ere berdin,                        harturik txerri osoa,
                                               bik ala biak txerririk gabe                     horren zikina, horren zerria
                                               ongi ospatzerik ezin.                           baina hain zera gozoa.

                                               Ederra gure txerria                             Ai zer nolako trantzea
                                               beltza, ikaragarria,                            txerria akabatzea
                                               hala ta guztiz, astean pasa                     bestela batzuk egin zutena
                                               dezu istilu gorria.                             onena tiroz hiltzea.

                                               Bizkaikoa sonatua                               Lukainka eta odolki
                                               ihes egin zunekua,                              eta beste hainbat jaki
                                               gureak etzun kuidadorikan                       puska goxoak jan eta gero
                                               baitzegon ongi lotua.                           geratzen gera ederki.

                                               Esaera bat jakina                               Ezkondutako urtea
                                               jende gehienak dakina,                          txerri hildako astea,
                                               zerri guztiai irixten zaio                      onenak omen direla baina
                                               hemen bere sanmartina.                          hori igual da ustea.


                                               Amezketako Pernando                             Txerria aitzaki hartuz
                                               ateratzen zena ondo,                            kultura-festa uztartuz
                                               zenbat puska on jaso ta berak                   ongi pasatu degula baina
                                               etzun askorik emango.                           kolesterolakin kontuz.

                                                                                                             Egilea: Manu Urruzola (2008)
                                                                                                               Egun da Santi Mamiña
   74   75   76   77   78   79   80   81   82   83   84