Pare bat txio mikaztu (280na karakteretan)

Argi dago nork agintzen duen, nork interpreta ditzakeen legeak bere gogara. Enpresa handietako aldageletan, esportazioetatik etekin mardulak ateratzen dituztenetan-eta, ez dago kutsatzeko arriskurik (dirua ez du birusak kutsatzen). Mendira? Ezta pentsatu ere, arriskua handia da!

-o-o-o-o-o-

Estatistika eta zenbakiak tartean direnean, ezin fidatu administrazioekin, trebeak dira datuak manipulatzen eta nahi bezala beztitzen, interpretatzen eta aurkezten. Berdin dio COVID-19aren kurbak izan, langabezia datuak zein PISA probetan ateratako emaitzak. Kontuz ibil gaitezen!