2017ko azaro-abenduetan Donostiako Informatika Fakultatean, eta aurtengo martxoan Gipuzkoako Carlos Santamaria Zentroaren Andrestegi (orain Txillardegi) aretoan izan eta gero, 2016an Amerikan zehar egindako bidaiako argazkien erakusketa Gasteizen izango da orain (Solstiziotik solstiziora, Amerikan barrena: argazkiok webean ikusi nahi izanez gero, jo hona):
- Lekua: UPV/EHUren Arabako Campuseko Pabiloia. Los Apraiz 1, Gasteiz.
- Datak eta ordutegia: 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 17ra (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 20:30era).