Gipuzkoako (atzoko eta gaueko) Abrasatetik Arabako Tuestaraino gaur, a zer beroa bidean (ez dakik herrien izenek erakarria ote den, edo bestela, baina sapa galanta gaurkoa!). Seguru ez dela albiste inorentzat, baina tira, halako beroa pasatu duenak buruko muinak ere urtzear izan behar ditik, eta horrelako txorakeriak esan behar! Nork esan zuen bizikletak udarako direla?!
Aramaiotik gorako aldapa izan duk eguneko unerik ederrena, laino artean eta goizeko freskuran (egia esan, Arrasaten estalita zabaldu dik eguna, eta giro goxoa zegoan goizean).
Bada gaurko kronika argazki gutxi batzuk izango dituk, besterik ez. Atzo Arrasaten hartutako batzuetatik hasi (aitortu behar duk turista gisa ez haizela lehen inoiz ibili herri horretan, eta alde zaharra txukuna iruditu zaiala benetan), eta Tuestara inguratzean ekilore zapaldu horiei egin dieanarekin bukatu.
A, eta ahaztu gabe: isurialdeak isurialde, hemen ere estali egin dik zerua gautu aurretik, eta perseidak, beste behin ere, hodeien gainetik ibiliko zituan dantzan, seguru asko, baina ikuskizunarekin gozatzeko aukerarik ez diate eman.
Bukatzeko, hona hemen argazkiak: