Más en común con la literatura que con la pintura
Exposición realizada en Modotti Tailerra de Hondarribia, del 11 al 30 de octubre de 2011.
Para ver la colección, haga clic sobre la imagen de arriba.
Al contrario de lo que se acostumbra a decir, creo que la fotografia se parece más a la literatura que a la pintura. Francesc Català Roca (Fotógrafo. Cataluña, 1922-1998).
Català Roca argazkilari kataluniarrak (1922-1998) esana da argazkigintzak gehiago duela literaturatik pinturatik baino, kontrakoa esaten bada ere. Iritzi berekoa naiz, eta esaldi horretaz baliatu naiz, hain zuzen, erakusketari izenburua emateko. Jendearen argazkiak interesatzen zaizkit, beren ingurunean eta ustekabean ostutakoak, batez ere; erretratua ere gustukoa dut, pertsonaren izaera espresio batek laburbiltzen dueneko une hori harrapatzeak betetzen nau. Paisaian ikuspuntu desberdinaren bila ibiltzen naiz, posta txartelekotik urrundu nahian, abstrakzio bila maiz: lanbroak ezkutatzen dizkidan bazterrak maiteago ditut zeru urdin arruntak erretakoak baino. Natura, abstraktua, era guztietako xehetasunak... edozerk erakartzen dit begiratua, zerbait adieraziko duen irudia nondik eskuratuko.
Aro digitalaren etorrerarekin argazkigintza ez dela funtsean aldatu iruditzen zait, baina bistan da egileari baliabide berriak ekarri dizkiola: argazkia egiteko unetik hasi, eta hura erakutsi arteko prozesua hobeto kontrolatzeko aukera, batik bat. Modotti Tailerreko erakusketara, aro digitalean egindako zenbait argazki ekarri ditut, 2006tik 2010era bitartekoak. Denetik pixka bat, beraz, areto txiki honetako hormetan zintzilik: paisaiak, jendea, erretraturen bat...; horien artean zortzi Kuban ateratakoak dira, azken boladan hainbat alditan suertatu baitzait uharte eder horretan izateko parada.