Ikiliko txondorra
- Argazkiak eta testua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Argitaratzailea: Ur Mara Elkartea. Alkiza (Gipuzkoa), 2010.
- Hizkuntza: Euskara
- Azal gogorrak, 84 orrialde
- Neurriak: 297 x 240 mm
- ISBN: 978-84-614-1180-1
- Lege gordailua: SS-768-2010
Liburu zati bat barrutik ikusi nahi baduzu, egin klik --bakarra-- irudiaren gainean.
Eta gai honi buruzko argazki gehiago ikusi nahi baduzu, egin klik hemen
Ikazkinik ez da gehiago ikusiko euskal herrietako mendietan... argazkitarako ez bada. Liburu honetakoa duzu horren adibide.
Argazkiok 2009an eginak dira, Gipuzkoako Alkizan, Ikilisagasti baserriaren ondoan gehienak. Itxurain, Alkiza uztartzen-en ekimenez, ikatz txondor koskor bat jaso zen bertan maiatzean. Astebete eman zuen pizturik.
Badira oraindik gure herrietan ikazkin trebeak, txondor bat egin, piztu eta egunetan ketan iraunarazten ederki dakitenak, baina, beste hainbat lanbide bezalaxe, ikazkintza ere joan den mendean desagertutako jardueren zerrendan geratuko da historia liburuetan. Balioko ahal dute argazkiok, lanbide horiek --eta bizimodu hura, nolabait-- erabat atzenduta gera ez daitezen.
Salgai, Alkizako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. elkartean, herriko tabernetan eta honako liburu-denda hauetan: