Kuba en noir et blanc
Exposition réalisée à Txirain Elkartea (Antigua, Donostia), du 5 octobre 2023 au 10 janvier 2024.
Pour voir la collection, cliquez sur l'image ci-dessus.
Je me souviens de la chaleur torride et collante de ce jour de juillet 1996, lorsque j'ai atterri pour la première fois à La Havane. Le pays m'a émerveillé —et m'a donné un coup de foudre— lors de ce premier voyage, et je ne pense pas avoir réussi à me défaire de cette première impression jusqu'à présent. Depuis, j'ai souvent eu l'occasion de me rendre sur l'île, grâce à un long projet de coopération avec un centre de linguistique de Santiago, dans le cadre d'une relation universitaire. Parmi les milliers de photographies prises lors de ces séjours à Cuba, bien évidemment seul un petit échantillon peut être vu dans cette exposition.
[En basque] Kubatik itzultzen naizen bakoitzean, hauxe da erantzun behar izaten dudan galdera: Zer moduz dago hura? Batzuetan erantzun izan dut hobetoxeago ikusi dudala; beste batzuetan, okerrago. Burua altxatu ezinik, edonola ere, eta azken bizpahiru urte hauetan, ditxosozko pandemiaren ondoren batik bat, are okerrago esango nuke. Bizinahi handia, ilusioa eta gauzak egiteko gogoa sumatzen ditut nik ezagutzen ditudan kubatarrengan; duintasuna eta, herri moduan, harrotasun handia. Baina modu duin batean bizi ezina ere hor dago, ez dago ukatzerik. Duen balio fotografikoagatik erakusketatik kanpo utzi beharko nukeen argazki bat sartu dut, halere, bilduman, esanguratsua iruditzen baitzait: “No hay” dio Santiagoko etxe baten atarian paratutako karteltxoak, eta, duen itxuragatik bederen, gehiago ematen du egoera iraunkor baten adierazgarri iragankor batena baino. Ez dago. Ez, ez dago. Ez dago horrela jarraitzerik. Ez dago. Ez dago eskubiderik.
Cecilia Arrozarena Uribe (gerora jakin nuenez, Joseba Sarrionandiak erabilitako seudonimo bat baino ez dena), bere burua euskal jatorriko habanatar gisa aurkezten duen idazlearen El roble y la ceiba. Historia de los vascos en Cuba (Txalaparta, 2003) liburuaren atzeko azalean, honako hau irakur daiteke: “Kubatarren eta euskaldunen artean harreman luzea eta halako begiratu konplize bat dago. Izango da, agian, biak, zein bere erara, uharte herriak direlako, bizirik eta burua gora irauten saiatuak eta irmoak...". Begiratu konplize horretatik dago, inondik ere, Kubatik bueltan “Zer moduz dago hura?” galdetzen didaten horiengan, eta begiratu konplize hori dago, nola ez, bilduma honetara ekarri ditudan argazkien gibelean ere. Kale argazkiak dira, non jendea ageri baita gehienetan; apaingarririk gabeko zuri-beltz kontrastatuan, biluz: jendea jolasean (eta jokoan); neskatilak, eskolatik irten berritan; lanerako bidean edo lanetik bueltan doan (edo datorren) emakumea; bizpahiru erretratu; txerria Habanako kale baten erdian erretzen ari diren auzotarrak; kale paisaiaren bat edo beste... Hogei irudi besterik ez dira, eta ederki kostatu zait hainbat eta hainbat argazkiren artean aukera txiki hori egitea: asmatuko ahal nuen!
Alkiza, 2023ko urria.