Page 80 - Ikiliko txondorra
P. 80
78
Bi zakur bi behi eta bi ahata
ta zeruan goia urdin,
oiloak eta katu pila bat,
ta errekan ura arin,
amorraiak saltoka,
bizitza ate joka,
ta gu gustora zurekin,
lagun berriak gaituzunontzat,
gaurko Noe zera Martin.
Fotografoa kamararekin
periodista, ze grabea,
politikoak hitz jarioa,
ta ai! ai! eskultorea.
Guzti horien pelmada
benetan haundia da,
ai ene! hau dolorea!
popatik hartzera bidaltzea
ez al zen askoz hobea?
Ikiliko ateak zabalik
topatu ditugulako,
hemen gaudenon ta ez gaudenon
partetik eskerrik asko.
Martin egizu kasu
musu hau har ezazu,
denona da, zuretzako,
mundu honetan dagon gizonik
jatorrena zeralako.
Bertsoak: Imanol Lizardi
Doinua: Iparragirre
ikiliko.indd 78 2010-06-01 23:24:24