Page 81 - Ikiliko txondorra
P. 81
79
“Egingo degu, egingo degu,
egingo degu ta kito,
lanean hasi, lanean segi
eta ez degu etsiko”,
gurekin leial zintzo jokatuz
ta hitzari eutsiz tinko.
Ez kazkabarra, ez lokatzetan
euritan ez zera ito,
itzal handiko gizona zera,
maite zaitugu Benito.
Baina ez zinen toki onera
joan laguntzaile bila,
Gillermo, Lete, Joserra, Koldo,
a ze nolako koadrila.
“Komando txondor” deitzen diete,
ze komando inutila,
enborrak mozten hasi ta moztu
kristonak, ze iskanbila,
ondo egiten zuten bakarra,
zan edan, jan ta parrilla.
Barne-barnean degu gordea
laguna, zure ahotsa,
zure azalpen zehatzak eta,
begirada hain zorrotza.
Dena gertuko egiten zaigu,
ezer ez baita arrotza,
zure pausoa, zure eskuak,
zure motorraren hotsa,
ta liluratzen gaituna gehien
Benito: zure bihotza.
Bertsoak: Imanol Lizardi
Doinua: Mutil koxkor bat
ikiliko.indd 79 2010-06-01 23:24:28