Nago en una isla desierta… Ostiral arratsaldea da, bulegoan nago oraindik. Leihoa itxita dago, baina umeak jolasean egiten duten buila entzuten da, halere, beiran zehar. Jolasean dabiltza, eta ez die, agidanean, gehiagorako ematen jarauntsi diegun euskarak, ez dute noranahikoa hizkuntza −ezta larrekoa ere, baldinbaitere!−: ez ditu iritsi lehengo hark opa zizkion tornuia eta gradoa.