blogoetak


Bizitza efimeroa, orain Zarautzen

Zarauzko Sanz Enean dago ikusgai, otsailaren 27tik apirilaren 6ra arte, Koldobika Jauregiren omenezko Bizitza efimeroa arte erakusketa.

Alkizako Udalak, herriko hainbat eragilerekin eta Ur mara museoaren lagunekin batera, 2024ko ekainean hil zen Koldobika Jauregiren inguruko ekitaldi batzuk antolatu zituen urrian. Horien artean zen Bizitza efimeroa izeneko erakusketa, orain Sanz Enea kultur etxean ikus daitekeena, Jauregiren zenbait lagunen ekimenari esker.

Esposizioan, Koldobikaren inguruko artista batzuen obrak daude ikusgai; besteak beste, Jose Ramon Anda, Eduardo Arreseygor, Isabel Azkarate, Elena Cajaraville, Juan Chillida Ameztoy, Iñaki Epelde, Keixeta, Barbara Stammel eta Jose Luis Zumetarenak. Horiekin batera, Dantza-ren filmaketan (Telmo Esnal, 2018) egin nituen argazkien bilduma bat ere ikusgai dago Zarauzko erakusketa horretan.

Dantza (artzubi.eus) - DMN0061v1

Erakusketa egunero dago zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Koldobika Jauregiri gutuna [erakusketaren katalogotik]

Erakusketa honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizugu, zuri eta urte
guzti hauetan disziplina desberdinetako sortzaileen topagunea izan
den Ur mara proiektuari. Maisu eta lagun, zure etxeko ateak ireki
dizkiguzu eskuzabaltasunez eta jakin-minez beteta, beti alai. Barkatu,
ez gaude denok, ez gara sartzen eta Juanito ere joan zaigu ametsen
mundura. Eman eskuminak Zumeta, Longaron, Epelde eta zeruko
beste izarrei ere.

Orain ez zaitugu ikusten, baina hor zaude, basotik begiratzen gaituzu
basurdeak bezala eta gure gainetik egiten duzu hegan, haizeak nahasten,
miru bilakatuta. Zure suaren garrek indarrean jarraitzen dute
eta ikasi dugu, badago beste modu bat, naturan libre gara, efimero,
eta gure irudimenean dagoena, existitzen da.

Alkizan elkartuko gara.

Eskerrik asko.

 

Iruzkinak

2 erantzun “Bizitza efimeroa, orain Zarautzen” bidalketan

  1. Mariaje-ren avatar
    Mariaje

    Eskerrik asko, partekatze ez efimeroagatik!

    Mariaje

    1. artzubi-ren avatar

      Zuri, Mariaje.
      X.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.