Ideia bati bueltaka, Antiguako lagunok Berrian jarriko diogun hilberrirako:
Bizitzan eman eta eman jardun duzu… Zure bizitza ematea izan da… Bizitza emanean eman duzu… Ematea izan duzu bizitzan goiburu… Har ezazu (edo har dezazula), orain, ongi merezitako atsedena.
Hainbeste eman duzu zure bizitzan, har…
Gugan zaude, Mikel, eta egongo zara. Antiguako lagunek.
Biharamuneko oharra: Garan, MJk idatzitako poema eder hau jarri diogu:
Adar kulunkarietan
Sustrai sendoetan
Hegazti errarietan
Belaontzien lorratzetan
Zure begirada.
Leizeetan
Ziegetan
Amildegietan
Zure eskuak.
Aupatuz
Helduz
Ferekatuz
Lagunduz
Borrokatuz.
Zure begirada
Zure eskuak
Zure buru-bihotzak.
Gure altxorra
Gure poza.
Eskerrik asko, Mikel.
Biharamuneko bigarren oharra: Astigarragako herri eskolako haurrek, berriz, eskela hau argitaratu dute: