Tripak mintzo direnean

Santiagoko kalean, argazkia egiten ari hintzela, oihu bat atzetik:

¡Eh, gringo!
¡Gringo serás tú! –enkoadrea taxutzen jarraitu duk, atzera begiratu ere gabe.
Ah, ¿español?
No. –argazkia atera eta jiratu haizenean ikusi duk: 18 urteko mukitsu bat, bera bezalako beste biren abaroan.
¿De dónde, entonces?
Vasco.
–¿En dónde queda eso?
–Si no sabes, aprende.

Saiatzen haiz, baina beti ez zegok atsegin izaterik. Batzuetan tripetatik ateratzen dituk gauzak.