Arma, 2016-06-23: Brexitaren aldekoek irabazi dute erreferenduma, Britainia Handian.
Tiro, 2016-10-02: Bakearen aurkakoek irabazi dute plebiszitua, Kolonbian.
Trump, 2016-11-08: Trumpek irabazi ditu hauteskundeak, Estatu Batuetan.
Gora inkestak, gora zirkua!
Kaixo, Xabier,
eta nori zor zioagu hori?
Zer egin ditek gobernu “aurrerakoiek” gobernuan egon direnean? Esan Obama, esan PSOE, esan Blair, edo esan Bildu.
Azken egun hauetan ELAk EHBildu kritikatu dik PNVri eskaini diolako akordioa gobernatzeko. Aldundian egon zenean ere kritikatu zian.
Ez diat esango gehiegizko kritika iruditzen zaidala, kontuan izanda lau urtez baino ez zela egon Aldundia, eta besteak egon zirenean ez zuela hain gogor jo. Eta ezin direla konparatu batzuk eta besteak.
Baina, zergatik ez ziren elkartu sindikatuekin haien politika aurrera eramateko? Hori galdetu zioak, orain, ELAk EHBilduri, ea sindikatuekin hitz egin gabe eraman nahi duten politika soziala eta PNVrekin adostu.
Unibertsitatean, ikasleak ez zeudek ados ereduarekin eta garbitzaileak greban zeudek. Zer giten ditek errektoreordetzan? Jarrerak kritikatu eta garbitzeko eskatu. Bitartean, ikasleak eta garbitzaileak babesik gabe zeudek, eta errektoreordetza hau eta hurrengoa “jatorrak” dituk. Neoliberalismoarekin segitzen ditek.
Zer irtenbide uzten zaiok jendeari? Ez zioagu errua Trumpi, Rajoyri,… bota behar. Non zeudek abendutik ekainera IUk eta Podemosek galdu zituzten milioi bat botoemileak?
Hala ere, baikorra nauk.
Segi bizitza zabaltzen,
Patxi Angulo
Eskerrak baikorra haizen! 🙂