Hirurogei


berrogeitaka atzo, hirurogeitaka gaur
maiatzeko astegun buruzuriz…
bigarrena eta gero, hirugarrena
eta hirugarrena azkena omen
erdia baino gehiago, joana
espero, heren bat-edo
aita-amak, atzo
lagunak, tantaka
oherakoan, aki
jaiki orduko, neka
zuzen behar duenak, konkor
zuzendu beharrak, nekez
hitza nahi, eta ezin topa
gertukoa, ikusgaitz
urrunekoa, lauso
xuxurletarako, gor
tristurak, tristura
damuak, damu
minak, min
eta gordezaleago,
urterik urte

ikasia, altxor
ikasteko gogoz, haatik…
honainokoak, bale
datorkeenak, ilusio
emandakoaz, kontent
hartutakoaz, pozik
egindakoak, horra
aurrera beti, etsi gabe
indarra
erabat
ahitu
arte
edo