Halaxe ari zaizkigu politikari (izeneko) batzuk, XXI. mende honetan oraindik: aho betez mehatxuka, larderia gaitzez.
Trumpek, iparkorearrei: The United States has great strength and patience, but if it is forced to defend itself or its allies, we will have no choice but to totally destroy North Korea. Alegia (itzultzeak ere auzolotsa ematen du, baina): “Estatu Batuek indar eta egonarri handiak ditu, baina bere burua edota bere aliatuena defendatu beharrean gertatzen bada, ez dugu izango Ipar Korea erabat suntsitzea beste biderik.”
Trump txikik (hala deituko diogu, ez du alferrik maisu Azoreetako erretratuko Bush txiki papar-erakusle hura), berriz, katalanei: Están cometiendo ustedes un error, y nos van a obligar a lo que no queremos llegar […] Y por tanto, el Estado va a seguir actuando, y lo hará en defensa de los ciudadanos, en defensa de la ley, en defensa de las normas y en defensa de los servicios públicos […] No subestimen la fuerza de la democracia española, no la subestimen. Alegia: “[…] eta egin nahi ez dugun hori eginaraziko diguzue, […] herritarren defentsan, legearen defentsan, arauen defentsan […] Ez gutxietsi demokrazia espainolaren indarra.”
Oso esaldi antzekoak, egituran, esanahian (aldeak alde) nahiz tonuan. Indarra eta zerbait edo norbait defendatu beharra…; eta ordainetan mehatxu gordina, boterearen larderia.
Gaur, Katalunian gertatzen ari dena ikusita, beldur naiz Rajoyk ez ote dion dagoeneko ekin iritsi nahi ez omen duen horretaranzko bideari. Indarra alde izango du, ez dago zalantzarik. Baina jakin beharko luke herri baten erabakimenari aurre egiteko indar handia behar dela; hobe luke historia pixka bat ikasiko balu.