Kito

Rossbeigh Beach, 2002ko uda.

Bezperan ezagutu dute elkar, hostelean –gaua ondo igaro da, lehenengoa izateko–. Garagardoak ia ahituta daude mahai gainean, ahoak zabalka. Halako batean, mugikor bien buruek topo egin dute, edalontzien ondoan: No more messages, beste mezurik ez. Kito!


Oharra (2013ko uda). Zentzua galdu ote du erabat aurreko istorio horrek? Hamaika urte ez dira alferrik joan, joan ez direnez! Nor dabil sakelakorik gabe gaur egun?

Oharra (2019ko urtarrila). Nor dabil sakelakorik gabe gaur egun? Nork ez du sentitu inoiz mugikor sarkin horien presentzia gure artean, gure artekoan, elkarrenganako mezuen agortzaile?