Hamaika urteko haurraren buruan, zer ote da heriotza? Zer ote da orain arte ingurutik inor asko joan ez zaionak barruan sentitzen duena, inor hori ez duela gehiago ikusiko estreinakoz ikasten duenean?
– Si atzo bazkarian ondo zegoen… Eta afarian ere, nik ikusi nuen!
Haurrak ez du ulertzen. Haurrari osaba hil zaio bart, gazte oraindik. Ez si eta ez no, bat-batean, kolpetik, tupustean, derrepente, supituki. Haize erauntsi bortitz batek aurrean eta eskura dugun puxika ustekabean ebasten digunean bezala izan da.
Atzo hor zen bazkaritan, “si ondo zegoen!”. Lehen hor zen… non ote da orain?