Zainzuriak eta ekonomia

Supermerkatuan.

Esparrago lata merkearen etiketan: Made in Peru by Hijos de Navarro y Cía. Duela bi mende Perura joandako mendabiar baten ondorengoek sortutakoa, Hijos de Navarro y Cía. hori.

Aldameneko apalean, esparrago lata garestiagoa: iaz Mendabian sortuak, eta Andeetako mendialdetik duela bi urte iritsitako Miguel Wayapak bilduak.