Tatuajea

A maite izan zuen. Betiko, ustez: horregatik egingo zuen haren izenarekin tatuajea besoan, horregatik irarriko zuen A-ren izena azalean betiko.

Orain B-rekin bizi da. Baina A, aspaldiko kontua ez ezik, alabaren izena ere bada. Irtenbide polita bilatu dio –halaxe dio berak– betikoaren ezinari: alabak ez dio huts egingo, ez horixe!