“Esan nien paretik kentzeko”, errepikatzen zuen behin eta berriro, armak erabiltzeko baimena erakusten zuela. Eskuburdinak jartzen ari zitzaizkion ertzainek txandaka erreparatzen zieten, oraintxe agureari, oraintxe atariko askaren ondoan zerraldo zeutzan bi gizasemeei: eraikuntza enpresako ingeniaria bata, haren laguntzailea bestea.
Hamaika urte barru, kartzelaldia amaitu eta etxera itzultzean, autobide zaratatsuak –edo zabor erraustegi batek– kutsatuko ditu behiala Betiorrenekoak izandako baso-zelaiak.