Okerrekoari

Hizketan hasi orduko ohartu nindunan, estreinako hitza aditu nion bezain laster: beretzat ez zen mezua igorria nionan, deskuiduan. Harrezkero ez ninan onik izango, harik eta mugikorra hartu, eta bestearentzat zen mezuan zehatz-mehatz zer ipini ote nuen irakurri arte.

Tresna arriskutsuak ditun teknologia berri hauek: oso antzeko bi hitz batera bururatzen –eta gurutzatzen– zaizkinanean bezala, aise ahoratuko zain okerrekoa deskuidatzen bahaiz, nahi gabe egingo din ihes. Eta nabarmen geratuko haiz, atzera bueltarik gabe.