Ez zela inoiz iritsiko uste zuen…
eta etxe atarian genuen bi egun baino lehen.
Bi asteko kontua izango zela pentsatu zuen orduan…
eta berrogeitik gora asteburu joan zaizkigu supituan.
Bi hilabetean kito, zioen bere baitan seguru…
eta bi urtebetetze ere aurki ospatuko ditugu.
Bi dosiren zain geratu zen azkenean inozente hura…
Bi dosi horietan jarria dugu, antza,
ilusioa itzuliko digun esperantza…