Zizka-mizkak, pasadizoak

Denetik pixka bat, pasadizoak, bitxikeriak… irribarre txikiak –edo algarak, irakurlea libre da– sortzeko asmotan, batzuk behintzat: Mexikoko Pueblan kirola sustatzeko igande goizetan kale batzuk ixten zituztela ikusita harrituta geratu zen…

Biharamuna

Hosteleko gauak alaiak ohi dira; goizak, ez horrenbeste. Afaldu eta gero bata bestea berotzen hasi ziren, bezperan ezagutu zituzten neskengana joango ziren hiru begiurdinak, garagardo batzuk hartuta. Afalondoan berandu arte…

Never let me go

Zaintzaileak eta emaileak, hasiera-hasieratik sumatzen ahal da hori dela gai nagusia –geroago ikusiko da emaileak organo-emaileak direla. Kathy H. zaintzaile ari da azken urteetan. Ohi baino luzeago ari, gainera; eskuarki, urte…