Hirurogei

… berrogeitaka atzo, hirurogeitaka gaur maiatzeko astegun buruzuriz… bigarrena eta gero, hirugarrena eta hirugarrena azkena omen erdia baino gehiago, joana espero, heren bat-edo aita-amak, atzo lagunak, tantaka oherakoan, aki jaiki…

Hamazazpi urte eskas dira

Ez dituk oraindik hamazazpi urte, J, sekula erakutsi ez diadan poematxo hau idatzi niala: Ez apuratu, J. Zer uste duzu, aitonak ez zekiela? Zer uste duzu, jakin gabe joan dela?…