Sagastian sagarra, sagarretik sagardoa
Alkizako Kultur Etxean egindako erakusketa, 2011ko irailaren 9, 10 eta 11n.
Argazkiak ikusteko, egin klik goiko irudiaren gainean.
Sagastian sagarra, sagarretik sagardoa... Aspaldidanik ezagutzen dugu Euskal Herrian sagarrondoa, ukaezina da sagardoak gurean duen eta izan duen garrantzia.
Itxurain, Alkiza uztartzen elkarteak bultzatutako laugarren proiektua sagarraren eta sagardoaren inguruan gauzatu zen, 2010eko urrian. Eguraldiak batere lagundu ez bazuen ere, talde polita bildu zen, bai sagarrak biltzera joateko eta bai, biharamunean, herriko plazan jarri zen tolarean sagarra jo eta sagardoa egiteko ere. Horren inguruan, noski, festa txiki bat egin zen herrian: parrillan erretako haragia, taloak, muztio berria... Prozesu hori guztia argazkitan jasotzeaz gain, sagarrondoen urteko zikloa ere erakutsi nahi izan zen erakusketan. Sagardoa egiteari dagokionez, Alkizan urtero sagardoa egiten den baserrietan eta Ezkio-Itsasoko Igartubeitin hartutako argazkiekin osatu zen argazki bilduma.