Txerri festa, beheko plazan
Alkizako Kultur Etxean egindako erakusketa, 2008ko sanmartinetan.
Argazkiak ikusteko, egin klik goiko irudiaren gainean.
Alkizako txerri festa, 2008ko azaroan: Arangurenen hazitako txerria erosi, beheko plazan hil, Perun egin odolki, txorizo eta beste, eta, azkenik, herri bazkaria frontoian.
Itxurain, Alkiza uztartzen ekimenaren barruan, Itxurain elkarteak bultzatutako lehen proiektuaren helburua txerri festa egitea izan zen, eta 2008ko sanmartinak aukeratu ziren horretarako: Arangurenen hazitako txerria erosi, beheko plazan hil, Perun egin odolki, txorizo eta beste, eta, azkenik, frontoian egin zen herri bazkari batekin eman zitzaion bukaera, hurrengo asteburuan... Herriaren parte hartzea proiektuan handia izan zen, eta eskolan ere landu zen gaia egun horietan. Prozesu horren gainean egindako argazkiekin osatu zen erakusketa hau.