Begiratuak 2.♀

Mariluz. Chinchero (Cuzco), 1997.

Donostiako Informatika Fakultatean egindako erakusketa, 2006ko abenduan.

Argazkiak ikusteko, egin klik goiko irudiaren gainean.

...Han eta hemen harrapaturiko emakume begiradak, argazkilariaren begiez jasoak, kimikaren zein sentsore digitalaren bidez betikotuak.


Hona hemen erakusketaren txarteleko testua:

Xabier Artola Zubillaga Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea da, 1985etik. Argazkigintzarako zaletasuna gazte-gaztetatik datorkio, eta Internet aroa baino lehen hamaika klik egindakoa da. Baditu argitaratuak zenbait argazki liburuetan, postaletan, karteletan eta abar, baina hauxe da lehenengo aldia bere argazkiak jendaurrean zintzilikatzen dituena. Erakusketara, informatikako ikasketetan nesken parte hartzea dela-eta antolatu den jarduerarekin bat eginez, munduko hainbat lekutako emakumeen argazkiak ekarri nahi izan ditu, bere lanaren erakusgarri. Han eta hemen harrapaturiko begiratuak, argazkilariaren begiez jasoak, kimikaren zein sentsore digitalaren bidez betikotuak.

Arraunean I. Yangshuo, 1988.