Astigarragako Agin Laburuk bete-betean asmatu zian, atzo, hiletan Mri eskaini zion bertso hunkigarrian −ondo ezagutuko zian, antza:
Inork laguntza behar bazuen
ez zinan ibiltzen dudan,
elizarekin kritiko eta
politikoekin mugan,
zu pertsonekin kezkatzen zinan
norbere baitako gudan,
ta garaipena bidean zegon
ez horrenbeste helmugan,
ez horrenbeste helmugan.
Eskerrak eman nahi nizkizuke
nahiz ta orain berandu dan,
elizan sartzen ez ginan askok
sinisten genuen zugan,
elizan sartzen ez ginan askok
sinisten genuen zugan.
Berandu ohartzen gaituk galtzen dugunaz… eta berandu duk, berandu denez, eskerrak emateko, M. Agerian geratu duk, baina, zenbat maite izan hauen jendeak, ez dituk falta eskertuta gaudela oihuka dioten seinaleak.
Neguarekin joan hatzaigu, udaberria ekarriz geratzen garenoi.
Beti arte, Mikelon!