Lurra eta Biblia

Trujillo. Peru.

 

Heldu ziren.

Haiek Biblia zeukaten
eta guk lurra.
Eta esan ziguten:
“Itxi begiak eta egin otoi.”

Eta begiak zabaldu genituelarik,
haiek zeukaten lurra
eta guk Biblia.

 

Eduardo Galeano. Ser como ellos y otros artículos, 1992.