
Heldu ziren.
Haiek Biblia zeukaten
eta guk lurra.
Eta esan ziguten:
“Itxi begiak eta egin otoi.”
Eta begiak zabaldu genituelarik,
haiek zeukaten lurra
eta guk Biblia.
Eduardo Galeano. Ser como ellos y otros artículos, 1992.
Idatziko bagenu zer idatziko genukeen jakiten saiatzea, horixe da idaztea —gerora baino ez dugu jakiten, ordea—; lehenago, berriz, geure buruari egiten ahal diogun galderarik arriskutsuena da. Baina baita ohikoena ere.
Marguerite Duras, Écrire (1993).

Heldu ziren.
Haiek Biblia zeukaten
eta guk lurra.
Eta esan ziguten:
“Itxi begiak eta egin otoi.”
Eta begiak zabaldu genituelarik,
haiek zeukaten lurra
eta guk Biblia.
Eduardo Galeano. Ser como ellos y otros artículos, 1992.
Eskerrik asko, Xabier.
Banengoan ni eliza hildako gehien sortu duen erakundea dela, Hipatiarekin hasita IV. mendean gaur egun arte.
Baina hik hona ekarritako Galeanoren istorioa begiak ireki zizkidak, eta kontua larriagoa dela erakutsi zidak.
Bizirik utzitakoei lurra lapurtu ziek, eta guk bazakiagu zer den lurra guretzat, ba are gehiago indioentzat. Hori ere gaur egun ikusten ari gaituk gure lurrean.
Larriago da oraindik kontuan hartzen badiagu gogoa ere kendu diela, eta jendeari gogoa kentzen baziotek, etorkizuna lapurtzen ziotek. Eta horrela gabiltzak.
Elizak eskuak sartu dituen lekuetan pobrezia eta esklabutza baino ez duk loratu, pobrezia mundu hobe batekin amesten entretenitzeko eta esklabutza aberatsek gero eta hobeto bizi daitezen.
Bota behar nian.
Ondo segi,
Patxi Angulo
Utzi erantzuna