Argazkiak ikusi ondoren irakurtzeko oharra: Hitzak sobera hemen ere, baina ohar pare bat beharrezkoak oraingoan: 1) Perito Moreno hain dugu ezaguna, hainbestetan ikusi ditugu glaziar horren irudiak, ezen Bri oso zaila egin baitzaio irudi desberdinak eskainiko dituzten ikuspuntu berriak topatzea. 2) Alde teknikotik, berriz, eta eskura dituen tresna eta bitartekoekin, oso nekeza gertatu zaio izotzen kolore uniforme eta orekatua lortzea, zuriak orekatzeko zailtasunagatik batik bat.