Azkeneko bisita

Jo behar ez duen orduan jo du telefonoak. Tapakiak bere aldera bildu ditu lagunak, Mikel ohetik jaiki eta sala aldera abiatu denean:

–Mikel?
–Bai.
–Nerea…
–Zer gertatu da?
–…bere burua bota dik, bart. Epaileak hots egin dik goizean.

Aurreko larunbatean egina zion atzeneko bisitaldia, espetxera. Horrela ezin zutela jarraitu, eta…

–Ez duk lanik izango berriro bisitan joaten, Mikel.