Txinatarrak kolpatu zituen aurrena,
baina haiek txinoak zirela, eta lasai gelditu nintzen,
ez bainintzen txinatarra.
Hona ez zela iritsiko esan ziguten gero,
eta egongelako sofan eserita jarraitu nuen,
ni europarra bainintzen.
Italiara, eta gero Arabara ere heldu zen Zera hori,
eta txori urdinaren txioei begira geratu nintzen,
gure osakidetzekin seguru.
Zaharrei eta gaixoei soilik erasotzen ziela ere esan zuten,
eta tira, gaitz erdi, esan nuen neure baitan,
ez bainengoen gaixo, ez bainintzen zaharra.
Niregana heldu zenean, baina,
ez nuen ondoan lagundu nintzakeen inor.
Egun hauetan ohikoa baino areagoko bakardadean hiltzen ari direnei
Oharra: Esan beharrik ez dago, oso poema ezaguna hartu dut oinarri goiko hori idazteko, askok –neronek ere bai, orain arte– Bertold Brechtena dela uste izan eta esanagatik, Martin Niemöller artzain protestante alemanak (1892–1984) idatzia omen dena; sermoian baliatzeko idatzia, gainera, hasiera batean: Als die Nazis die Kommunisten holten… (Naziak komunisten bila etorri zirenean…).
Ederra benetan!
Eskerrik asko, Olatz.
Hunkigarria Xabier!
Eskerrik asko jatorriaren informazioagatik!
Egunero ikasten delako…
Eskerrik asko, Mariaje.